Zine-Hitzaldia

 

Data: Azaroak 25

Ordua: 18:30

Lekua: Bizkaia Aretoa.

Abandoibarra, 3.

Bilbo

HIRI HAU GOITIK BEHERA ALDATZERA GOAZ!

ZINE-HITZALDIA


 

07-mutaciones-del-fantasma .

“Kultura-gerren” eta agitazio politikoaren garaian bizi garela diote. Baina egiari zor, klase nagusiek hamarkadak daramatzate beren kultura-gerra egiten, hiria gudu-zelai nagusi bihurtuz. Horren adierazgarri, “kultura” hitza “gentrifikazioa”, “turistizazio” edo “pilotazoa” terminoekin ere lotu daiteke gaur egun. Zinearen eta irudiaren historiaren adibideen bitartez aztertuko dugu hiria menderatzeko borroka hori pantailan nola islatu den, propaganda edo kritika moduan, eta hortik abiatuta gogoeta egingo dugu hiri-imaginario kolektibo berriak sortzeko garrantziaren inguruan.

 

Natxo Medina
Ikus-entzunezkoen komunikazioan, programazioan eta motion graphics alorrean prestatua, musika-prentsan, magazine digitaletan eta publizitatean jardun du, baita bideografo eta editore freelance moduan ere. Azken urteetan kultura bisualaren, politikaren eta hiriaren arteko harremanetan, espekulaziozko hirigintzan eta espazio publikoaren aldeko borrokan murgildu da batik bat, gai horiek guztiak ikertuz nola Mutaciones del Fantasma proiektuaren barruan ikus-entzunezkoak sortuz hala City to City Barcelona FAD Award sariaren koordinazioaren bitartez.

 

www.lanaita.com