Deialdia

Data: Uztailak 15-Irailak 15

TRANTSIZIO HIRIA PROTOTIPATZEN

PROIEKTUETARAKO DEIALDIA


 

Proiektuetarako-deialdia-Trantsizio-hiria-prototipatzen.

Zer ari gara bilatzen?
Europan Hiriaren (eta hirigintzaren) garapen jasangarrian eragina duten gizartearen eta kulturaren arloetako esperientziak, esperimentuak edo prototipoak bilatzen ari gara. Lan sozio-komunitarioa, hirigintza partizipatiboa, arkitektura eta kultura-jardunbideak nahiz arte-jardunbideak uztartzen dituen ekimenak, hiri-garapen jasangarria lortzeko konponbide berritzaileak elkarrekin irudikatzeko. Deialdia irekia da, eta batik bat, artistei, arkitektoei, urbanistei, kultura-agenteei, hiri-aktibatzaileei, hiri-eraldaketako komunitate aktiboei… zuzenduta dago.

.

Hitz gakoak
Hiritartasuna / Parte-Hartzea /  Herritar sormena / Kultura lokala / Kultura kolaboratzailea / Politika kulturalak / Trantsizioa / Arkitektura eta Hirigintza / Gizarte berrikuntza / Auzoa / Espazioa publikoa / Bitartekaritza / Pedagogia hiritarra / Giza eskalarako Hiriak / Jasangarritasuna / Prokomuna /

.

Zer eskatzen dugu?
Honako formulario hau 2016ko irailaren 15 baino lehen betetzea eskatzen dizugu:

.

Zer eskaintzen dugu?
ZURE PROIEKTUA URBANBAT FESTIBALEAN AURKEZTUKO DUGU
Hautatutako proiektu bakoitzaren aurkezpen publiko laburra egiteko gunea. Hautatutako proiektuen aurkezpenak azaroaren 23an egingo dira, Bilbon, URBANBAT Hirigintzako eta Gizarte Berrikuntzako 5. Festibalaren programazioaren barruan.

.

TAILERRA
Baterako sorkuntzako tailer honetan, hautatutako ekimenak elkartuko ditugu esperientziak partekatzeko eta berdinen arteko aholkularitza-saioa egiteko, proiektu bakoitza aberastu eta hobetze aldera. Tailerrak hainbat fase izango ditu, eta azaroaren 23tik 26ra bitarte izango da, URBANBAT Hirigintzako eta Gizarte Berrikuntzako 5. Festibalaren programazioaren barruan.

*Aurkezpenak eta tailerrak gaztelera hutsean egingo dira

.

HAUTATUTAKO ESPERIENTZIAK ARGITARATZEA
Hautatutako esperientziak argitaratu eta ezagutzera emango ditugu URBANBAT festibalaren komunikazio-kanal guztietan.

.

BIDAIA ETA OSTATU GASTUAK
Hautatutako ekimenak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak baldin badira, URBANBAT festibalaren antolatzaileek ordainduko dituzte hautatutako proiektu bakoitzeko pertsona baten gastuak.

 

PARTAIDETZA ZIURTAGIRIA
Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera emana.

.

ETA GAINERA, AZAROAREN 23tik 26ra BITARTE FESTIBALAREN BARRUAN EGINGO DIREN JARDUERA GUZTIETARA JOATERA GONBIDATUKO ZAITUGU

.

Mila esker zure esperientzia URBANBATen partekatzeagatik!
Hautatutako proposamenak zeintzuk diren URBANBAT web-orriaren bitartez jakinaraziko da, 2016ko urriaren 15a baino lehen.

Beste jarduerak

 

Kalea eginez!

 

Bilvi Veni Vivi Remix

 

Microtopia

 

Hitzladiak

 

Kafetxo BAT?

 

Hiri hau goitik behera aldatzera goaz!

 

Paseoa

 

MEM BAT EXTRAVAGANZA