TRANTSIZIO HIRIA PROTOTIPATZEN
PROIEKTUEN AURKEZPENA
.
Trantsizio-hiria prototipatzen deialdian 65 proiektu jaso ditugu Estatuko hainbat tokitatik eta Europako beste zenbait herrialdetatik. Hautaketa egiteko garaian zera bilatu nahi izan dugu, hainbat ekintza-eremutatik hiriaren (eta hirigintzaren) garapenaren gaineko inpaktua ingurunean iraunkorra izatea proposatu duten ekimenak. Lan sozio-komunitarioa, hirigintza partizipatiboa, arkitektura eta kultura-jardunbideak nahiz arte-jardunbideak hein handiagoan edo txikiagoan uztartzen dituzten ekimenak, hiri-garapen jasangarria lortzeko konponbideak elkarrekin irudikatzeko. Auzoetako hirigintza eta arkitektura berroneratzearekin lotura duten proiektuak, industria-ondarea kulturarako eta erabilera komunitarioetarako berreskuratzearekin, kultura lurraldea eraldatuko duen tresnatzat erabiltzearekin, espazio publikoa berreskuratzearekin, hondakinak espazio komunak eraikitzeko erabiltzearekin, produkzioko eta kontsumoko merkatuen gaineko hausnarketa egitearekin, hirietako hutsarteak ikusgai bihurtzeko sareko plataformak garatzearekin…
Ez da erraza izan erabakia hartzea. Jaso ditugun proposamen guztiek esker ona merezi duzue, eta zuek guztiek festibal honetan parte hartzeko aukera izatea nahiko genuke, baina… Gure zorionik berona hiri bizigarriagoak eraikitzeko egiten ari zareten lanarengatik. Hurrengo batean ere ea bat egiten dugun.
Jarraian, trantsizio-hiria prototipatzen jarraitzeko aurten gure artean izateko aukeratu ditugun 10 ekimenak aurkeztuko dizkizuegu. Esperientzia horien guztien aurkezpena azaroaren 23an izango da, asteazkenarekin, 19:00etan Bizkaia Aretoan (Bilbo); saioa doakoa izango da eta zabalik egongo da nahi duenarentzat. Hurrengo egunean barne-tailer bat egingo dugu esperientziak partekatzeko eta berdinen arteko aholkularitza-saioa egiteko, proiektu bakoitza aberastu eta hobetze aldera.
PASaPAS
Sant Cugat del Vallès
www.pasapaslesplanes.cat
Harinera ZGZ
Zaragoza
harinerazgz.wordpress.com
elCASC
Villena
www.elcasc.com
Banús Reset
Cerdanyola
repensarcerdanyola.wixsite.com/banusreset
Conquista La Marina
San Sebastián de los Reyes
www.conquistalamarina.es
Bellastock “La fabrique du Clos”
Stains (Paris suburbano)
www.bellastock.com/realisations/fabrique-clos-stains
Mercado Habitado
Madrid
oficinaus.wordpress.com
Uliako Lore-Baratzak
Donostia
uliakolorebaratzak.wordpress.com
Agronautas
Bilbao-Madrid
pezestudio.org
Cadáveres Inmobiliarios
Comunidad en Red
cadaveresinmobiliarios.org