Ibilaldia

Data: Azaroak 26

Irteera ordua: 11:00

Irteera lekua: Mariaren bihotza plaza.

San Frantzisko.

Bilbo

 

Trenbideetako babarrunak

Oordua: 14:30

Lekua: Mendipe erretegia

San Justo zelaia, 13

Prezioa: 22€

Izen ematea hemen

IBILALDIA


 .

img_7126

 

Batzuetan uste izaten dugu hiria naturatik aparteko lurraldea dela, baina gauzak ez dira horrela, hiria eta natura estu-estu lotuta dauden espazio hibridoak direlako. Egunero ur-txorrota irekitzen dugunean, supermerkatuko apalategitik elikagaiak jasotzen ditugunean edo argia pizten dugunean, adibidez, ez gara konturatzen jardun horien guztien atzean dauden azpiegiturek naturarekin harremanetan jartzen gaituztela. Oharkabean pasatzen zaizkigu sare horiek, ia-ia ez ditugu ikusten, eta, hala eta guztiz ere, teknologia-, ekonomia- eta botere-alorretako osagai handiak dauzkate, eragin handikoak.
Proposatzen dizuegun ibilbidean naturaren eta hiriaren arteko sarea osatzen duten gizarte- eta espazio-harreman horietako batzuk jarriko ditugu agerian, eta ikuspegi berri horri esker natura eta hiria ez ditugu gehiago elkarrengandik bereizita ikusiko, elkarri lotuta baizik, bizi garen espazioaren produkzioaren emaitzaren antzera.

 

*Ibilbide erdian, Pagasarriko maldetan dagoen Mendipe Erretegian bazkaltzeko geratuko gara.

 

DATU TEKNIKOAK

Irteera ordua: 11:00 Mariaren Bihotza Plaza (San Fratzisko. Bilbo).

Ibilbide zirkularra. Ibilbide erdia egiteko aukera dago Mendipe erretegiraino.  Bertotik A8 Bilbobusa hartu daiteke hirigunera.

Distantzia: 13 Km (3 ordu eta laurden pausu normalean). Egingo ditugun paradatxoekin zerbait gehiago…

Arrapala: 313 metro.

Zailtasuna: Erraza.

 

GOMENDATUTAKO HORNIKUNTZA

  • Mendi-oinetakoak
  • Anoraka eta/edo euririk egotekotan euritakoa
  • Mendiko bastoiak (aukerakoa)
  • Aldatzeko arropa (aukerakoa)
  • Ura