Laborategia:

Datak: Urriaren 14tik Azaroaren 7a arte

Lekua: WikiToki. Harrobia Plaza, 5-2. Bilbo

Izen ematea hemen

KALEA EGINEZ!

HIRITAR LABORATEGIA


 

haciendo la calle 16:9

.

LURRALDEAK TRANTSIZIOAN, KULTURA ETA HIRIGINTZA TAKTIKOA BILBO ZAHARREAN

 

Zer ekarpen egiten diogu agente sozio-kulturalok hurbilen dagoen lurraldeari? Nola erlazionatzen gara gure ingurunearekin? Hiria berroneratzeko estrategietan eta hiriaren eraldakuntzan dugun eraginaz (edo eragin gabeziaz) ohartzen al gara? Nola eraiki eta hobetu dezakegu espazio publikoa gaur?

 

Hiriak eta auzoak trantsizioan, hiri-garapen jasangarria, hiria eraldatzeko estrategiak, gentrifikazioa, kulturaren instrumentalizazioa… Gai horiek eta beste batzuk lantzen ditu KALEA EGINEZ! laborategiak. Prestatzeko eta parte hartzeko gune bat Bilbo Zaharreko agente sozio-kulturalentzat. Aukera paregabea elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta gure ingurunea modu jasangarrian hobetzen lagunduko duten estrategia bateratuen diseinuan lan egiteko. Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen saio estrategikoetan ikusitako beharrizan batzuk sakonago aztertzeko unea, datozen 4 urteetan Bilbo Zaharraren eraldaketa-jarraibideak markatuko dituen Plan Komunitario berria martxan jarriko delako.

 

Gako-hitzak
Herritartasuna / Parte-hartzea / Sormena / Tokiko kultura / lankidetza-kultura / Politika kulturalak / Lurraldeak trantsizioan / Mikro-hirigintza / Gizarte-berrikuntza / Auzoa / Espazio publikoa / Bitartekaritza / Hiri-pedagogia / Giza eskalako hiriak / Jasangarritasuna / Prokomuna / Prestakuntza / Permakultura / Estrategia komuna / Prototipogintza eta ekintza / Esperimentazioa

 

HELBURUAK

Espazio publikoan egingo diren esku-hartzeak gidatuko dituen ildo estrategiko bat gauzatzea, esku-hartze horiek auzoaren premietara eta auzotarretara egokitzeko.

 

Horretarako, honako hau egingo dugu:

Goialdeko Auzoetako Taldeen Koordinakundearen saio estrategikoetan ikusitako beharrizan batzuk sakonago aztertuko ditugu, praktika sozio-kulturalekin gure auzoetako hirigintza-hobekuntzan nola lagundu dezakegun oinarritzat hartuz. Saiatuko gara hainbat jarduera proposatzen, errealitate zehatzak lantzeko, hala nola: kalearen maskulinizazioa, espazio publikoaren normalizazioa eta erabilera, aniztasunarekiko arreta, hirigintzaren eta ekipamendu publikoen hobekuntzak, eta abar.

Lankidetzarako, prestakuntzarako, esperimentazioko eta hiriaren produkzioan esku hartzera eta praktika kulturalekin ingurunea hobetzera bideratutako lan praktikoko tresnak garatzeko gune bat zabaltzea. Auzotarrei prozesu horien berri ematea eta horietan parte har dezaten bultzatzea.

Agenteen harremanak estuagoak izan daitezen lortzea eta lan komunitarioa modu estrategikoan indartzea.

Egingo den Plan Komunitarioan laguntzea, espazio publikoa hobetzera bideratutako esku-hartze zehatzen ereduekin.

 

NORI DAGO ZUZENDUA?
KALEA EGINEZ! Bilbo Zaharreko agente sozio-kulturalei bereziki dago zuzendua. Laborategiko gaiari lotuta dauden jarduerak egiten dituzten pertsonak eta kolektiboak.

 

Modu proaktiboan parte har dezazun nahiko genuke. Laborategia ideiak emateko lekua da, prestakuntzarako, lankidetzarako eta gauzak elkarrekin sortzeko gunea. Helburuak lortzeko garrantzitsua da saio guztietara bertaratzea.

 

Parte-hartzea doakoa da. Plazak mugatuta daude, eta hautespena egiteko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea honako inprimaki hau betetzea irailaren 30a baino lehen:

 

Parte hartzeko irizpideak honako hauek kontuan izanik ezarriko dira:
Izena emateko ordena behin inprimakia bete denean.
Parte hartzeko motibazioak
–Sare sozio-kulturaleko agenteen aniztasuna eta ordezkagarritasuna.

 

EGITARAUA ETA METODOLOGIA
Laborategia hiru modulutan garatuko da, hainbat lan-formaturen bitartez: aurkezpenak, beste lurralde batzuetako esperientziak, tokiko proiektuen bateratze-lana, eta auzorako hobekuntzak proposatzen dituzten ekintza zehatzen esperimentazioa eta eredu-ezarpena.

 

I. MODULUA:  
Trantsizioko lurraldeen ereduak, Kultura eraldatzailea eta Hirigintza herritarra.
Parte hartzaileak: Ana Huertas, Red de Transición (Bartzelona) eta Doménico di Sienna, Civic Wise (Italia).*

 

II. MODULUA:  
Tokiko proiektuak, permakultura eta lankidetza-diseinua.

David González, Sustraiak Habitat Design.

 

III. MODULUA:
Ildo estrategikoa zehaztea + espazio publikoko esku-hartzeen ereduak ezartzea

 

NOIZ IZANGO DA? Egunak eta ordutegiak

I. MODULUA:
Urriaren 14a, ostirala, 16:00-20:30
*18:30 ordutik 20:30etara saio irekia. Itzaldia: Ana Huertas, Red de Transición (Bartzelona) eta Doménico di Sienna, Civic Wise (Italia)

Urriaren 15a, larunbata, 10:00-14:00

 

II. MODULUA:
Urriaren 21a, ostirala, 16:00-20:00
Urriaren 22a, larunbata, 10:00-14:00

 

III. MODULUA:
Azaroaren 4a, ostirala, 16:00-20:00
Azaroaren 5a, larunbata, 10:00-14:00

 

Saio guztiak leku berean egingo dira:
WikiToki, Harrobia plaza, 5 – 2. oina, Bilbao.

 

ZIURTAGIRIAK
EHUKulturak (UPV/EHU) ziurtagiri akademikoak egingo ditu, betiere laborategiko hiru moduluak osatzen badira eta izena emateko formularioan bertaratze-ziurtagiria eskatzen bada.

 

GONBIDATUAK

Ana Huertas I Red de Transición

Trantsiziorako eta permakulturarako bideratzailea da. Garapenerako nazioarteko lankidetzan teknikaria eta nekazaritza iraunkorrean prestatua CEDEM zentroan eta Plymoutheko eta Montpellierreko unibertsitateetan. Trantsizioko prestatzaile ofiziala, Trantsizio Sareko, ECOLISEko eta Íbera Permakultura Sareko kidea.

 

RedT trantsizio-sarea irabazi-asmorik gabeko proiektua da, askotariko pertsonek osatua. Batetik, Espainiako Estatuan trantsizio-mugimendua ikustarazi eta dinamizatu nahi du pertsona talde horrek, eta, bestetik, toki-ekimenak babestu eta elkarren artean eta nazioarteko Trantsizio Sarearekin lotu. RedT Transition Network sareko kide da.

 

Domenico Di Siena I Urbanohumano I CivicWise

Civic Designerra eta URBANOHUMANO enpresako ikertzaile eta fundatzailea, baita CivicWise nazioarteko komunitatearen fundatzailekidea ere. Lankidetzako hirigintzan, lurraldeari aplikatutako adimen kolektiboko prozesuetan eta berrikuntza zibikoko prozesuetan dihardu komunitate horrek.

Domenicok toki-agintariekin, erakundeekin, unibertsitateekin eta herritarrekin dihardu adimen kolektiboko prozesuak sustatzeko. Irakasle gonbidatua Europako eta Hego Amerikako hainbat zentro kultural eta ekonomikotan.

 

David González | Sustraiak Habitat Design
Sistema permakulturalen diseinugilea eta zoruen birsorkuntzan aditua. Permakultura Sozialean bideratzailea. Sustraiak Habitat Design-eko kooperatibista eta Iraun Permakultura Elkartea fundatzailekidea. Red de Permacultura Ibera sareko eta Agricultura Regenerativa Ibérica erakundeko kidea.

 

Sustraiak Habitat Design kooperatiba bat da, hirigune eta landaguneetan proiektu iraunkorrak diseinatzen eta birsortzen eta aholkularitza ekologikoko eta teknikoko lanak egiten diharduena. Diziplina anitzeko taldea da gurea, hainbat lanbide-adarretako –hala nola arkitektura, paisajismoa, nekazaritza eta abeltzaintza, zoruen kimika, ingurumen-hezkuntza, coachinga eta bideratzea– kideez osatua, eta betiere Permakulturaren ikuspegitik abiatuta diharduena. Horrek aukera ematen digu proiektuei ikuspegi sistemiko batetik heltzeko, zikloak itxiz eta erresilientziaz jokatuz.

 

DISEINUA, KOORDINAZIOA ETA DINAMIZAZIOA

ColaBoraBora

ColaboraBora  prokomunaren, kultura askearen eta ekonomia sozialaren artxipelagoko irla bat da eta nagusitzen den errealitatearen eta proiektatutako desioaren artean kokatuta dago. Pertsonengan oinarritutako berrikuntzako eta lankidetzako ingurune eta prozesuak diseinatzen eta ahalbidetzen ditu.

 

Zaramari

Zaramari hirigintza eta gizarte berrikuntzarekin zerikusia duten kultura proiektuak garatzen dituen elkartea da.  URBANBAT jaialdiaren eragileak dira.

 

Civersity UPV/EHU

Civersity hirien eraldaketa materialak sozio-kulturalak eta espazialak ikertzen dituen Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa taldea da.

 

EHUkultura UPV/EHU

EHUkultura UPV/EHUk eskaintzen duen doako ekitaldien kultur programazioa da. Kultur programazioak lekua egiten die UPV/EHUko bertako eragile berritzaileei, ikasleei eta irakasleei, eta haien ideiak Bizkaiko beste eragile aktiboen ideiekin gurutzatzen dira. Horrela, EHUkulturak kultur proiektuak sustatzeko aliantzak ehuntzen ditu.

 

BABESLEAK

Coordinadora de Grupos de los Barrios Altos, Bilbao Ekintza, Bizkaiko Foru Aldundia, EHU-Kultura UPV/EHU eta HUMAN CITIES.