Pesia, performance, musika eta ikus-entzunezko nahasketa
Data: Azaroak 26
Ordua: 18:30
Lekua: Huracán, 29
Cortes, 29-31
Bilbo
Doaneko sarrera librea lekua bete arte
Data: Azaroak 26
Ordua: 18:30
Lekua: Huracán, 29
Cortes, 29-31
Bilbo
Doaneko sarrera librea lekua bete arte
*Extravaganza: Ikuskizun handia. Ohikoa ez den moduan edo ordenan zerbait egitea. Gauza arraro, bitxi, berezi edo original bat egitea
EX!POESÍA MEM BAT EXTRAVAGANZA topaketa ludikoa da, URBANBAT Hirigintzako eta Gizarte Berrikuntzako 5. Festibalaren, ex!Poesía Euskadiko poesia esperimentalaren bienalaren eta MEM Nazioarteko Arte Esperimentalaren Jaialdiaren arteko topaketa ludikoa.
PROGRAMA
18:30: Ex!Poesía: Poesia esperimentalari buruzko mahai-ingurua
Cristian Forte (Argentina)
Tino Berger (Berlin)
Jorge Locane (Argentina)
Roberto Equisoain (Pamplona)
Eta Juanje Sanzen “El tejedor en Berlin” argazki-bilduma.
20:00 “Manifiesto comunista” eta “Ser Tiempo”. Roberto Equisoainen irakurraldi akziodunak
Nire proposamenaren helburua da liburura hurbiltzea edozein ikuspegitatik begiratuta, eta objektuarekin erreakzionatzea. Agian ez da ezer gertatuko. Agian bai. Agian hitzen gaitasun mugatua frogatzen saiatzea eta liburuaren beste gaitasun batzuk agerian uztea, hala nola, liburuaren pisua, denbora, hori. Edo guztiz kontrakoa, testuan testu sakratua aurkeztea, eta hitzak izan bitez.”
21:00: Concierto ciclotímbrico de Tour Malletes
3 interpretatzaile, bizikleta eta gauzetarako kontzertu ziklotinbrikoa, bizikleten piezekin intepretatutakoa eta zuzeneko bisualen laguntzarekin, Irene Pis-en eskutik.
22:00 Artistak Malaventurarekin egin duen Bilbo Zaharrari buruzko dokumental hedatu eta espresa
Bilbo Zaharrari buruzko dokumental hedatu eta espres bati buruzko zuzeneko ikus-entzunezko performancea. Malaventura ezizena da; Fernando G. Tamajón (Málaga, 1978) artistak erabiltzen du ezizen hori 2000. urtean abiarazitako ikerketa artistikoa garatzeko. Musika elektronikoa, bideo-piezak, zuzeneko ikus-entzunezko muntaiak edo soinu-esperimentazioa lantzen ditu sorkuntza-lanean, eta nahasketa du lan-tresna nagusia.
*”Acción Mecanógrafo” Kiko Monzónen eskutik
Emanaldi batetik bestera bitarteko tarteetan Kiko Monzónen ekintza-mekanografoaz gozatzeko aukera izango da. Jendeak senitartekoei mezuak bidaltzeko aukera izango du, gutun arrunten bitartez, baina oinarrizko hausnarketa bat dutela: hitzaren materialtasuna eta hitzaren bidaia.
24:00 Amaiera