Hitzaldiak:

Data: Azaroak 25

Ordua: 10:00

Lugar: Bizkaia Aretoa. Abandoibarra, 3. Bilbo

HITZALDIAK

HITZALDIAK ETA MAHAI-INGURUA


 

Esteban Manuel

I TRANTSIZOAN DAUDEN AUZOAK: EKIMEN SORTUBERRIEN ETA EKIMEN PUBLIKOEN ARTEKO TOPAGUNEA

Esteban de Manuel Jerez

 

Hiri-iraunkortasunaren erronkak, bere konplexutasun eta sendotasunean, ekimen sozial autonomoaren eta politika publikoen arteko lankidetza eskatzen du. Hiriaren gaineko begirada konplexu bat eraiki behar dugu, herri-jakintzen eta jakintza zientifiko-teknikoen arteko elkarreraginaren bitartez. Eta eragile anitzen arteko ituntze eta koordinaziorako guneak eraikitzeko gauza izan behar dugu. Ekimen sozialik gabe ezinezkoa delako gure hirien gizarte- eta ingurumen-trantsizioaren erronkari heltzea. Ezta politika publiko integratu eta itunduen belaunaldi berririk gabe ere. Hemen unibertsitateak zeregin berri bat bete beharko du, eta aldi berean unibertsitatearen eginkizun soziala birpentsatu eta moldatu beharko da, hori ere ikuspegi berri batetik: diziplinaz haraindiko ezagutzak eraikiz, habitataren produkzio eta kudeaketa sozialerako partaidetza-metodologiak sortuz, irakaskuntzatik eta ikerketatik gizartea eta espazioa eraldatzeko benetako prozesuetan inplikatuz, aktoreen arteko bitartekotza-lana eginez. Jnane Aztouten (Larache) eta Alcosan (Sevilla) oso bi testuinguru desberdinetan ildo horretan egiten ari garen lana erakutsiko dizuegu.

 

Esteban de Manuel Jerez arkitekturan doktorea eta irakasle titularra da Sevillako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. 1993an “Arkitektura eta konpromiso soziala” unibertsitate-elkartea sortu zuen, eta 1999an, beste herritar-erakunde batzuekin batera, La Sevilla que Queremos (Nahi dugun Sevilla) herritar-sarea sustatu zuen. Elkarte horren auzoetako tailerra bultzatu zuen, eta tailer horrek hainbat partaidetza-proposamen landu zituen auzo-erakundeekin batera, Sevillako eta Sanlúcar La Mayorreko planetarako. Laracheko Jnane Aztouteko txabolagunea eraldatzeko proiektuaren koordinatzaile izan da (2005-2013), Marokoko “Villes Sans Bidonvilles” programaren esparruan. ADICI taldeko ikertzaile nagusia, habitataren kudeaketa sozialari buruzko masterraren zuzendaria eta Hábitat y Sociedad aldizkariaren zuzendaria da. CYTED Mejorhabitar y Desbordes Urbanos erakundearen ikerketako unibertsitate-lankidetzarako proiektuan parte hartu du. CAT-MED “Green Apples” Europako ikerketa-proiektuan parte hartu du. Habitataren produkzio eta kudeaketa sozialerako graduondoko prestakuntzarako unibertsitate-lankidetzako proiektua zuzendu du. Barrios en Transición (Trantsizio-bidean dauden auzoak) eta COOPERHABITAR proiektuak zuzendu ditu. Etxebizitzaren eskubidea eta hiriaren eskubidea lortzeko herritarren partaidetzari buruzko zientzia- eta dibulgazio-argitalpen ugariren egilea da.

 

estebandemanueljerez.wordpress.com

 


Diputación Barcelona_solares

II ERABILTZEN EZ DIREN GUNEAK, AUKERAGUNEAK

Sandra Garcia Urizarna I Bartzelonako Diputazioa

 

Gaur egun, askotariko gune edo espazioak hutsik edo azpierabilita egoten dira potentziala daukaten arren hiri-kalitatearen, ekonomiaren, gizartearen edo ingurumenaren aldetik, baina aldi baterako edo behin-behineko erabileraren bat hartzeko modukoak izaten dira; azken urteotan, ordea, gizarte zibilaren zati baten aldarripenaren eta, hein handi batean, krisialdi ekonomikoaren ondorioz, hiri-pentsamenduaren ikuspegi berriak eta kezka berriak uztartu dira gune edo espazio horiei ahalik eta etekin handiena ateratzeko moduari dagokionez.

 

Bartzelonako Diputazioa, joerei erreparatuta eta tokiko arlotik datozen ekimen eta kezken hartzaile den aldetik, zeharkakotasuna bilatuz lan egiten hasi zen 2013. urtean, espazio hutsen aldi baterako erabilerak aktibatzeko tokiko politikak bultzatzearren; hartara, horrelako jardunbideak hobetzen eta hedatzen jarraitu ahal izango da eta, aldi berean, oinarri teorikoetan eta tresna operatiboetan sakonduko da, ekimen horiek finkatzearren.

 

Sandra Garcia Urizarna politologoa eta hiri-akupunturan espezialista da (Bartzelonako Unibertsitateko lizentzia du, eta kudeaketa publiko aurreratuko masterra), eta 10 urte egin ditu Bartzelonako Diputazioaren Hirigintza Zerbitzutik hiria berroneratzeko eta etxebizitzako politikak diseinatzen, planifikatzen eta ezartzen.

 

www.diba.cat/web/espais-buits

 


Paisaje_Sur_Intermediae_cinemaUsera (4)

III  INTERMEDIAE DISTRIBUIDA: PAISAJE SUR-AUTOCONSTRUYENDO USERA Y VILLAVERDE

Tommaso Marzocchini y Patricia Alemany

 

PaisajeSur – Autoconstruyendo UseraVillaverde elkarrizketa batetik sortutako proiektua da, zehazkiago, Madrilgo Usera eta Villaverde barrutietako auzokideen, pentsamenduko eta hiriko esku-hartze kritikoko arte-kolektiboen eta administrazio publikoaren arteko elkarrizketa ireki batetik sortutako proiektua. Bertan behera utzitako, degradatutako edo baztertutako guneak onera ekarri nahi dira ekimen horren bitartez, erabilera, eginkizun, esanahi eta balio berriak sortzeko. Hortaz, proiektuaren barruan bi lan-eremu bereizten dira: batetik, artistak eta artisten esku-hartzeak, eta bestetik, zabalkundeko eta herritarren parte-hartzeko lanak.

 

2014. urtean Madrilgo Udalaren Arteen Arloko Hiri Paisaiaren Zuzendaritza Nagusiak sustatutako urteko aginduaren barruan kokatzen da proiektua, Intermediaek kudeatuta eta zainduta; testuinguruarekin lotutako arte-jardunbideei buruzko produkzio eta ikerketarako gune bat da, arte-erakundearen kanpoaldearen eta barnealdearen arteko elkarrizketa ireki nahi duena.

 

Patricia Alemany arkitektura-ikaslea da Madrilgo Europar Unibertsitatean, eta Intermediaeri lagundu dio Paisaje Sur – Autoconstruyendo Usera Villaverde (2013-2016) eta Paisaje Puente y Villa de Vallecas (2015-2016) hiriko esku-hartzeko proiektu pilotuen partaidetza-diseinua abian jartzeko eta proiektu horiei laguntzeko lanetan. Gaur egun ere elkarlanean dihardu Madrilgo hainbat auzo- eta kultura-elkarterekin eta arkitekto kolektiborekin.

 

Tommaso Marzocchini arte-proiektu esperimentalen ekoizlea eta komisarioa da. Artearen historiari buruzko ikasketa aurreratuetan masterduna Bartzelonako Unibertsitatean, eta kultura-komunikazioan eta herritartasun digitalean masterduna Madrilgo URJC unibertsitatean. 2010. urtetik Intermediae Mataderoren laguntzaile izan da, eta gaur egun bertan dihardu.

 

www.paisajesur.cc

 


bruitdufrigo_tube000

IV HIRI SORTZAILEA ETA LORTU NAHI DEN GARAPENA

Virginie Terroitin- Bruit du Frigo

 

Hiriaren produkzioak hondar-espazioak eragiten ditu hainbat eskalatan, kualitaterik gabeko eta okupatu gabeko hondakinak. Nola agerian utzi espazio horiek? Nola esperimentatu espazio publikotzat duten potentziala? Nola irudikatu hiriaren zatitzat?

 

Bruit du Frigok bi proiektu aurkeztuko dizkigu planteamendu horri erantzuteko:

 

Hiri-inguruko txangoak, ezohiko bidaia gaur egungo hirietako ohikotasunean. Hiri-ingurunea garatu egin da, ostatu hartzeko, alde batetik bestera mugitzeko, burutzeko eta ekoizteko gure premiei erantzun eraginkor eta pragmatikoa emateko garatu ere. Hirigintza-emaitza kaotikoa erabilgarria izan daiteke, baina ez du interesik. Alabaina, hiri-inguruneek gizabidea sortzeko eta erabilera berriak sustatzeko gai diren abantailak dituzte:  eremu handia, paisaia-aniztasuna, arkitektura-ondare ezezaguna, natura oparoa… Hiri-inguruneko txangoetan, kanpoalde horietan barrena esploratzeko ibilaldiak proposatzen dira.

 

Le Tube, zu zeu heroia zaren parkea
Herritarren arteko adostasunaren historia da, hiri-esperimentazio bihurtu dena. Taldeko hausnarketa-lana da, guztiontzako zabalik dagoen elkarlaneko esperientzia iragankorra lortu arte. SNCFk gonbidatuta, Bruit du Frigok instalazio baten proposamena egin du auzotarrekin, tokiko elkarteekin eta artistekin batera; hain zuzen ere, tokia itxuraldatzeko instalazio bat, etorkizuna irudikatzeko.

 

www.bruitdufrigo.com