Tailerra
Datak: Azaroaren 14tik 18ra
Ordua: 16:00-20:00
Lekua: BilbaoArte. Urazurrutia, 32. Bilbao
Doako izen-ematea hemen
Datak: Azaroaren 14tik 18ra
Ordua: 16:00-20:00
Lekua: BilbaoArte. Urazurrutia, 32. Bilbao
Doako izen-ematea hemen
Malaventura artistarekin tailerra
Malaventura Fernando G. Tamajón-ek (Málaga, 1978) bere arte-ikerketa garatzeko 2000. urtearen hasieran aukeratu zuen zorigaiztoko ezizena da. Musika elektronikoa, bideoko lanak, ikus-entzunezkoen zuzeneko muntaiak edo soinu-esperimentazioa dira artista horrek bere sorkuntza-lanean lantzen dituen esparruetako batzuk, eta birnahasketa da bere lan-tresna nagusia. Ikus-entzunezkoen sortzaile gisa, Malaventuraren bideoarteko lanek sariak lortu dituzte eta hainbat jaialditan erakutsi dira (Magmart, Athens International Videoart Jaialdia, Baumann, Streaming jaialdia…).
Beste hainbat proiekturen artean, Zemos98 jaialdiarekin batera lan egin du mugei, migratzaileei eta giza eskubideei buruzko Europako proiektuaren koordinatzaile artistiko gisa (European Souvenirs) eta “La Ciudad Demudada” izeneko zikloaren sustatzaileetako bat izan da. Ziklo hori Málagako La Térmica zentroan garatu zen 2016. urtearen hasieran Antonio R. Montesinos artista plastikoarekin eta Chinowski Garachana soinu-ekintzailearekin batera. 2000. urteaz geroztik lan elektroakustikoak argitaratzen ditu bere MALAVENTURA netlabelaren bitartez.