URBANBATBAT 2016 Transit Cities

Trantsizio Lurraldeak

Aurtengo programaren bitartez, honako alderdi hauek landu nahi ditugu: alde batetik, elementu kulturalek garapen estrategikoko arlo batean, hots, hirigintzan egiten duten ekarpena; bestetik, politikek eta agente kulturalek hiria berroneratzeko estrategietan duten zeregina; eta, azkenik, politika eta agente horiek lurraldea antolatzeko eta hiria eraldatzeko egiten duten ekarpena. Bizi-kalitatearen eta ongizatearen maila hobeak lortzea ahalbidetuko digun bidea irekitzen jarraitu nahi dugu trantsizio-fasean dauden hirien mugimenduak proposatzen duen iraunkortasun-esparruaren barruan.

Testu Osoa Irakurri

Azken hamarkada honetan, kulturak ere hartu du parte garapen ekonomikoko eta hiria berroneratzeko prozesuetako estrategia garrantzitsuenetan. Aisiaren eta entretenimenduaren ekonomia lurraldea globalizatzeko eta eraldatzeko tresna indartsu bilakatu da, eta horrek inpaktu handia eragin du paisaian, ingurumenean, ekonomian eta tokiko kulturan.

 

Ondorio suntsitzaile horien aurrean, egungo eztabaidetako bat honako hau da: politika kulturalek nola lagun diezaiokete garapen iraunkorrari hiriaren testuinguruaren barruan? Ulertu behar da enplegua sortzen bada eta diru-sarrerak baldin badaude, kulturak etekin ekonomikoak sor ditzakeela, eta, era berean, tresna indartsua dela portaera-ereduak aldatzeko komunitate-eremuan, kohesio soziala sortuz helburu kolektiboak eta indibidualak sustatzeko. Tokiko testuingurua eraldatu nahi da ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen alorreko aldaketa orekatua lortzeko. Kultura kapital sozial, sinboliko eta errespetuzkoa garatzeko erabiliko diren tresna eta prozesu multzo gisa planteatu behar da hirian bizi diren eta hiria eraikitzen duten aktore eta azpikulturen askotariko ekosistema aberatsaren aurrean.

 

Aurtengo programaren bitartez, honako alderdi hauek landu nahi ditugu: alde batetik, elementu kulturalek garapen estrategikoko arlo batean, hots, hirigintzan egiten duten ekarpena; bestetik, politikek eta agente kulturalek hiria berroneratzeko estrategietan duten zeregina; eta, azkenik, politika eta agente horiek lurraldea antolatzeko eta hiria eraldatzeko egiten duten ekarpena. Bizi-kalitatearen eta ongizatearen maila hobeak lortzea ahalbidetuko digun bidea irekitzen jarraitu nahi dugu trantsizio-fasean dauden hirien mugimenduak proposatzen duen iraunkortasun-esparruaren barruan.

Ocultar Texto Completo

Programa

Urriak 14 – Azaroak 5 

Wikitoki Co lab, harrobi plaza 5, 2 solairua, Bilbo)

KALEA EGINEZ! HIRITAR LABORATEGIA. TRANTSIZIOZKO KOMUNITATEA, KULTURA ERALDATZAILEA HIRIGINTZA HIRITARRA

(La Red de Transición, Sustraiak Habitat Desing, Doménico Di Siena, Colaborabora y Civersity)

Azaroak 14 -18 (Astelehena -Ostirala)

16:00-20:00 Bilbao Arte, Urazurrutia 33, Bilbo

BIVI VINE VIDI REMIX I IKUS ENTZUNEZKOEN NAHASKETA TAILERRA

(Malaventura artistarekin tailerra)

AST23
Azaroa 2016

19:00 h Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbo)

EKIMENEN AURKEZPENA

Trantsizio hiria prototipatzen

  • PASaPAS (Sant Cugat del Vallès)
  • Harinera ZGZ (Zaragoza)
  • elCASC (Villena)
  • Banús Reset (Cerdanyola)
  • Conquista La Marina (San Sebastián de los Reyes)
  • Bellastock “La fabrique du Clos” Stains (Paris)
  • Mercado Habitado (Madrid)
  • Uliako Lore-Baratzak (Donostia)
  • Agronautas (Bilbao-Madrid)
  • Cadáveres Inmobiliarios (Comunidad en Red)

OSTE24

Azaroa 2016

10:00 Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbo)

LANTEGIA (Talde Itxia)

Trantzizio hiria prototipatzen

19:00 Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbo)

ZINE-FORUMA

“Microtopia” (Jesper Wachtmeister)

OST25
Azaroa 2016

10:00 Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbo)

HITZALDIAK

  • Esteban de Manuel (E.T.S.A. Sevilla)
  • Sandra García (Diputación Foral de Barcelona)
  • Tommaso Marzocchini y Patricia Alemany (Intermediae Madrid)
  • Virginie Terroitin- Bruit du Frigo (Burdeos)

16:00 Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbo)

KAFETXO BAT?

18:30 Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3, Bilbo)

ZINE-HITZALDIA

Hiri Honi Aurpegia aldatuko diogu 

LAR26
Azaroa 2016

11:00 Mariaren Bihotzaren Plaza 4 Bilbo

HIRI INGURUETATIK IBILBIDEA ETA TRENBIDEETAKO BABARRUNAK

18:30 Huracán 29 (Cortes 29-31, Bilbo)
EX!POESIA MEM BAT EXTRAVAGANZA

Ex Poesía+Performance+ Músika eta Ikus entzunezko nahasketa